EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin ditu itxiera perimetrala eta etxeratze agindua

EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin ditu itxiera perimetrala eta etxeratze agindua
2021/05/07 eta kitto!
EAEko Auzitegi Nagusiak bat egin du fiskaltzaren irizpidearekin eta baztertu egin du lurraldearen itxiera perimetrala eta etxeratze agindua, alarma egoera amaitzen denean.

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi zuen men egingo ziola epaileen erabakiari, beraz, neurriak domekatik aurrera sartuko dira indarrean. Hala ere, LABI gaur da biltzekoa, 16:30ean, eta bertan adostuko dituzte maiatzaren 9tik aurrera ezarriko dituzten neurriak.