Egunero 1.000 kilo hondakin edukiontzietatik kanpo lagatako poltsetan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Egunero 1.000 kilo hondakin edukiontzietatik kanpo lagatako poltsetan
ETA KITTO 2022, Ots 21

Egunero eskualdeko edukiontzi kanpoan utzitako poltsetan 1.000kg hondakin inguru jasotzen direla adierazi dute Debabarreneko Mankomunitatetik. Jokabide horrek sortzen dituen arazoei irtenbide bat emateko helburuarekin, eta herrietako kaleak txukun mantentzeko, neurriak hartzen hasi dira. “Azken hilabeteetan hainbat herritarrek azaldu dute kezka edukiontzi inguruetako puntu batzuetan pilatzen diren hondakin poltsengatik, ingurua zikintzen dutelako eta herriko zenbait kaleetan ibiltzea esperientzia desatsegin bihurtzen dutelako”, azaldu dute.

2021eko urritik hona lau zigor espediente ireki dira. Bi establezimendu, horietako bat bi aldiz, eta pertsona partikular bat zigortu dira hondakin poltsak edukiontzi kanpoan lagatzeagatik. Esan dutenez, “Mankomunitateak egunero eskaintzen du zabor bilketa zerbitzua, eta egunero husten ditu edukiontziak, hortaz, beti dago lekua poltsak edukiontzien barruan uzteko”.

Orain arte“leun” jokatu dutela uste dute, “abisu moduan”, baina ohartarazi dute jokabide desegoki horiek erantzuna izango dutela hemendik aurrera, eta 200 euroko isuna ezartzea ekar dezaketela.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »