Egogain gerontologikoko langileek kontzentrazioa antolatu dute 23an

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Egogain gerontologikoko langileek kontzentrazioa antolatu dute 23an
ETA KITTO 2020, Ira 15

Egogain erresidentziako langileek irailaren 23an, 11:30ean, Egogainen bertan kontzentrazioa egiteko deia egin du Gipuzkoako Sendieen Elkartearekin eta Nalua Eibarko Talde Feministarekin bat. Deia astelehenean egin zuten, pentsiodunen mobilizazioan, eta pentsiodunei ere gonbitea egin zieten.

Astelehenean azaldu zutenez, “bi urte daramatzagu borrokan, bi urte on eta Aldundiak gure eskaerei entzungor egiten dien. Aldundiak inposaketaren bidea hartu du lan baldintzak kaskartuz, pertsonon bizitzaren azken etapan merezi dugun arreta duina alde batera utziz. Zerbitzu publikoa enpresa pribatuen esku utziz, langile kopurua murriztuz eta kantitatearen aldeko apustua eginez, kalitatezko arreta ezinezko bilakatuz. 2 urte non eta 18 lankide joan zaizkigun. Hala ere, borrokari ekiteko konpromisoari heldu diogu zaintza lanetan jarraitzen dugun emakumezkoon kolektiboak. Borroka honi jarraipena emateko indar metaketaren bidea landu nahi dugu. Ageriko arrazoiengatik, zuzenean eragiten diguten kolektiboak baikara, Egoitza ereduaren aldaketari eragiteko, hau da, pertsona erdigunean jarriz, bizitzaren azken etapa duina izateko”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »