Egogain Gerontologia Zentruan COVID19 positibo bat antzeman dute

Egogain Gerontologia Zentruan COVID19 positibo bat antzeman dute
2020/03/20 eta kitto!
Azken datuen arabera, 1.465 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Euskadin. Gaur eguerdian emandako datuen arabera, kutsatuetako bat Egogain Gerontologia Zentruan antzeman dute. Atzo, 18 heriotza gehiago izan ziren, hain zuzen ere, pandemiaren hasieratik kopururik handiena. Bestalde, 21 pertsona sendatu dira.
Euskadin beste 275 COVID-19 kasu erregistratu dira. Beraz, kutsatutakoak guztira 1465 dira (horietatik 550 ospitalizatuta daude). Lurraldeka, honako hau da banaketa:
GIPUZKOAN 223 positibo daude, eta horietatik 79 ospitalizatuta daude.
BIZKAIAN 539 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 247 ospitalizatuta.
Eta, ARABAN, 703 kasu zenbatu dira, eta horietatik 224 ospitalizatuta daude.