Egun osorako programarekin ospatuko da Emakumeen Nazioarteko Eguna

Egun osorako programarekin ospatuko da Emakumeen Nazioarteko Eguna
2020/03/07 22:59
eta kitto!
Egun osorako egitarauarekin ospatuko da Emakumeen Nazioarteko Eguna bihar Eibarren. Goizeko 09:00etan zabalduko da Elkargunea, 11:00etan Mintzodromoa eta 13:00ean hasiko da Emakumeak* dantzara! ekitaldia. Ondoren poteo girotua egingo da; 15:00etan, bazkari autogestionatua; 16:30ean, bazkaloste musikatua; eta 18:00etan hasiko den manifa mistoak eta ondorengo ekitaldiak itxiko dute Eibarko Martxoaren 8ko Plataforma Feministak antolatutako programa.
Horrez gain, Eibarko Udalak adierazpen instituzional bat onartu du, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta. Aurtengo goiburua, bestalde, "Emakumeen mobilizazioak. Mundua eraldatzen duten emakumeen boterea" da.