Eibarko intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du eta 673,36an dago orain

Eibarko intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du eta 673,36an dago orain
2021/11/22 eta kitto!
Azken lau egunetan 58 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 673,36koa da orain.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 39 kasu berri atzeman dituzte (636,68); Elgoibarren 27 (641,25), Mendaron (815,06) eta Mallabian 7 (1008,40), eta Mutrikun (414) eta Deban 5 (146,71). Soraluzen, ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken lau egunetan 148 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 3.237 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 232,08koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,35ekoa. Bestalde, 114 lagun ospitaleratu dituzte eta 30 dira ZIUn daude.