Eibarko mendiak eta bazterrak elurrez zurituta esnatu dira urte berrian, eta argazki ederrak laga dizkigu txoko guztietan.
Negu gorriko eguraldia izango dugu gaur. Elurraren maila berriro jaitsi eta 200-400 m artean egongo da orokorrean, baina puntualki gehiago ere jaitsi liteke. Prezipitazioa ugaria izango da, eta zenbait momentutan etengabe egingo du; ekaitz kutsuko zaparradak bota eta tarteka txingorra bota dezake. Tenperaturak behera egingo du eta maximoak 5 ºC-ra iritsiko kostaldean eta hortik behera geldituko dira gainerako lekuetan.
Argazkiak: Ekhi Belar