Eibarko udalak Eibar-Ermua arteko mugikotasunari buruzko argibideak eman ditu

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko udalak Eibar-Ermua arteko mugikotasunari buruzko argibideak eman ditu
ETA KITTO 2020, Mai 11

Deseskaladaren fase berriaren hasiera dela eta,  Eibartik Ermura edo Ermutik Eibarrera  joateko aukeraren inguruan azken egunetan zalantza ugari sortu dira herritarren artean. Zalantzak argitu nahian, eta gaur EAEn argitaratu den dekretua oinarri bezala hartuta, Eibarko  Udalak  ondorengoa argibideak eman ditu bere webgunean:

Mugikortasuna eta zirkulazio-askatasunari dagokionez:
Herritarrak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoen artean mugitu ahal izango dira osasun-, lan-, lanbide- edo enpresa-arrazoiengatik; ohiko bizilekura itzultzeko; hezkuntza- eta prestakuntza-arrazoiengatik; adinekoak, mendekoak, desgaituak edo premia-egoeran dauden senitartekoak bisitatzeko, zaintzeko eta artatzeko, bai eta antzeko beste edozein arrazoirengatik ere.

Ohiko joan-etorriak egiten diren udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimentzen da, jarduera sozioekonomikoak egiteko. Beraz, Eibar eta Ermua arteko mugikortasuna baimenduta dago jarduera horietarako.

Kirola eta ariketa fisikoa egiteari dagokionez:
Jarduera fisikoa eta kirola egin ahal izango da bizilekua finkatuta dagoen udalerriaren mugartearen barruan eta mugakideetan, betiere osasun-agintariek ezarritako segurtasun-, osasun- eta higiene-neurriak errespetatuz. Hortaz, Eibartik Ermura eta alderantziz paseatzera eta kirola egitera irtetea baimenduta dago.

-Kudeaketa pribatuko aire zabaleko kirol-instalazioak maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren 41. artikuluan ezarritako moduan ireki ahal izango dira, eta kirol-instalazioak kokatuta dauden udalerrian edo mugakideetan bizilekua duten herritarrek erabili ahal izango dituzte.

-Banakako kirol-jarduera egin ahal izango da, aurrez hitzordua eskatuta eta bizilekua dagoen udalerriaren barruko edo mugakideetako kudeaketa pribatuko kirol-zentroetan, maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »