Eibarko Udaltzainen dantzak kritikatu ditu Euskadiko Udaltzaingoen Buruen Elkarteak

Eibarko Udaltzainen dantzak kritikatu ditu Euskadiko Udaltzaingoen Buruen Elkarteak
2020/04/21 eta kitto!
Eibarko Udaltzainek musikarekin girotu ohi dituzte egunero herriko kaleak eta, pauso bat gehiago emanez, kalean dantza egin zuten zapatuan. Bizilagunek Udaltzainen dantzak grabatu eta sare sozialetan partekatu zituzten, eta bertan ikusten dena gogor kritikatu du Euskadiko Udaltzainen Buruen Elkarteak (EUBE). Horrelako ekintzak tokiz kanpo daudela aipatu du, El Correo egunkariak atzo jasotako informazioaren arabera, eta jarrera hauekiko desadostasuna adierazi du. “Horrelako jarrerak Udaltzainen betebeharren arlotik urrun daude”. Hala ere, Euskadiko Udaltzaingoen buruak ados daude autoen sirena jarrita arratsaldeko zortziretako txaloekin bat egitearekin.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300

Miguel de los Toyos alkateak polemika arindu nahi izan du Udaltzainen jokabidea espontaneoa izan zela esanez. Hau da, herritarren konfinamendua animatzeko “beste pauso bat gehiago”, El Correon azaltzen denez. Hala ere, jasotako kritiken ondorioz, alkateak zuhurtziaz jokatzeko eskatu die Udaltzainei.

(Irudiak sare sozialen bitartez iritsi zaizkigu)

udaltzainak dantzan1

[video width="224" height="400" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/04/udaltzainak-dantzan.mp4"][/video]