Eibarko zaharren egoitzetan jada ez dago COVID-19 kasurik

Eibarko zaharren egoitzetan jada ez dago COVID-19 kasurik
2020/06/02 06:32
eta kitto!
Gipuzkoako adinekoen egoitzetan (65 zentro eta 5.425 plaza dituen sarean), azken orduetan  ez da aldaketarik izan; beraz, guztira 22 egun dira jarraian COVID-19a dutenen heriotzarik gabe eta 16 kutsatze berririk gabe.

Atzora arte, beraz, 382 adineko pertsonak gainditu dute gaixotasuna Gipuzkoako egoitzetan, 167 hil dira eta 13k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute; hurrenez hurren, %68, %29,7 eta %2,3. 13 pertsona horietako bat ospitalean dago, eta bi dira Gipuzkoan COVID-19 kasu aktiboak dituzten egoitzak.

Lehen positiboak martxoaren 19an atzeman zirenetik, birusa 16 zentrotan sartu da, eta horietako 14 dagoeneko COVID-19 gabe geratu dira: Eibarko Egogain eta San Andres egoitzak,Tolosako Iurreamendi, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Arrasateko Iturbide.