Osasun Sailak gaur eguerdian argitatutako datuen arabera, COVID-19 birusean positibo eman duten 11 pertsona atzeman dituzte Debabarrenean azken 24 orduetan. Gehienak Soraluzen (6 kasu); 4 Ermuan eta bakarra Eibarren.
Atzo, 8.887 PCR proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 546 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 91 Araban, 246 Bizkaian, 163 Gipuzkoan eta 46 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 61 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 39 pertsona ZIUn daude.