Eibarren seigarren eguna jarraian positibo berririk gabe

Eibarren seigarren eguna jarraian positibo berririk gabe
2020/06/19 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, PCR bidez atzemandako koronabirus kasuak 14 izan dira EAEn, atzo baino 4 gehiago. Gipuzkoan kasu bakarra atzeman dute I(runen). Araban 2 izan dira erregistratutako positibo berriak, biak  Gasteizen; Bizkaian, aldiz, 11 positibo berri egon dira ( kasu bana Zornotza, Barakaldo, Galdames, Getxo eta Santurtzin , eta 6 Bilbon).

COVID19-ak Eibaren izan duen eboluzioari begiratzen badiogu, 216 dira metatutako edo pilatutako positiboak, eta azken sei egunetan ez da kasu berririk atzeman (azkena ekainaren 12koa da).

Debabarreneko ospitaleetako datuei dagokienez, Eibar Ospitalean 4 pertsona daude ingresatuta , eta bat Mendaroko Ospitalean.

Orain arte, 1.603 hildako izan dira guztira (atzo, bat). Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie. Beraz, ez dute zertan izan zuzenean COVID bidez hil diren pertsonak.