Eibartar batek milioi erdi euroko saria jaso du ONCEren Rasca delako bati esker

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibartar batek milioi erdi euroko saria jaso du ONCEren Rasca delako bati esker
ETA KITTO 2020, Ira 25

Untzagako salmenta postuko saltzailearen eskutik ailegatu zaio zortea eibartar bati, “X20 Multiplica el dinero” Rasca bat bertan erosi eta 500.000 euroko saria irabazi baitu. Isabel Aranak azadu duenez, “saria ohiko bezezo batek jaso du. Gaur goizean bertan etorri da nire salmenta gunera Rascak saria zuen konfirmatzera eta poz-pozik joan da saria jasotzera”. Aranak 12 urte daramatza salmenta lanetan ONCEn eta aurten 35.000 euroko beste sari bat banatu du Eibarren ere.

Saritutakoa berehalako joko-produktua da eta 5 euro balio du. Rasca horrek bi joko-arlo eskaintzen ditu eta sariak berehala irabaz daitezke. Jokatzeko, zenbakien eremu osoa urratu behar da eta, zenbakiren bat zenbaki irabazleen eremuko batekin bat badator, dagokion saria irabaziko da. Gainera, ikur biderkatua aurkitzen bada (x2, X5, X10 eta X20), adierazitako sariaren balioa 2, 5, 10 edo 20an bidertzea lortzen da.

Bestalde, martitzeneko kupoiaren zozketak ere beste 35.000 euroko saria laga du Abadiñon, Luis Javier Arranz agente saltzaileak saritutako kupoia saldu zuen-eta.

ONCEko produktuak ONCEko 20.000 agente saltzaile inguruk saltzen dituzte. Saltokiko terminalari (ST) esker, bezeroak gehien gustatzen zaion zenbakia hauta dezake. Gainera, ONCEren jokoen webgune ofizialean (www.juegosonce.es) eta baimendutako establezimenduetan eskura daitezke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »