AEAren nazioarteko eguna dela eta elkarretaratzea egingo da gaur Bizikleta plazan

AEAren nazioarteko eguna dela eta elkarretaratzea egingo da gaur Bizikleta plazan
2021/06/21 11:34
eta kitto!
Gaur, hilak 21, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (AEA) naioarteko eguna da, eta Eibarren omenaldia egingo da gaueko 22:00etan Bizikleta plazan. Argazki jendetsua aterako da sufritzen dabiltzan familiei babesa emateko eta gaixotasuna pairatu duten gaixoei keinu bat egiteko. Horretarako, kamiseta berdea jantzita eramateko deia egin dute antolatzaileek. Gainera, argi berdeak piztuko dira bai Bizikleta plazan eta baita Ibarkurutzeko iturrian ere. Aldarrikapen momentua izango da, ikerketarako baliabide gehiago bideratu ditzaten.

(E)lkarren (L)aguntzaz (A)urrera