"Energia eta ekonomia alternatiboak" azalduko dituzte gaur AternatEibar-ek antolatutako saioan

"Energia eta ekonomia alternatiboak" azalduko dituzte gaur AternatEibar-ek antolatutako saioan
2016/04/19 10:39
eta kitto!
Gaur, martitzena, Portalean 19:00etan izango den jardunaldiarekin hasiera emango zaio AlternatEibar-ek hurrengo eguneratarako antolatutako hitzaldi-sortari. Gaurkoan energia eta ekonomia alternatiboak azalduko dituzte: Guztion Onerako Ekonomiare eta Zalduondoko udalaren praktikak.

Bere burua "eredu berri eta alternatiboak sustatzeko espazio" modura aurkezten duen AlternatEibar-ek antolatuta, gai desberdinak ikutuko dituzten jardunaldiak egongo dira. Guztira lau hitzaldi izango dira eta denetan "antolaketa eta kudeaketa eredu alternatiboak" azalduko dituzte: "Badaude alternatiba praktiko eta errealak eta Eibarren ere martxan jarri daitezkeela erakutsiko duen eta martxan jarri nahi dituen ekimena da AlternatEibar".

Eguaztenean, apirilak 20, aisialdi alternatiboaz jardungo dute (Donostiako Piratak, Bilboko Kaskagorri konparsa,    “Familiarekin mendian” esperientzia).

Apirilaren 26an, "Elikadura burujabetza" izenburukoan, Urduñako toki elikadura sistemak, Ekolapiko ekimena eta Larrabetzuko guraso elkartearen esperientzia azalduko dituzte; eta hurrengo egunean (27an) "Ekonomia sozial eraldatzailea" izenburukoan "Batura: Ekonomia sozial eraldatzailearen Euskal Herriko Mapa" eta Beterri Garapen Agentzia azalduko dituzte.

Hitzaldi guztiak Portalean izango dira, 19:00etan. Informazio gehiago nahi duenak alternateibar@gmail.com helbidera idatzi dezake edo Facebook-en AlternatEibar-en orrian begiratu.