Enrique Zuazua matematikariak Zientziaren Top Talent Saria jaso du

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Enrique Zuazua matematikariak Zientziaren Top Talent Saria jaso du
ETA KITTO 2021, Eka 03

Enrique Zuazuak sariak batzen jarraitzen du zientziaren alorrean egindako lanarengatik. Matematikari eibartarrak DEIA egunkariak banatzen duen Zientziaren Top Talent Saria jaso zuen joan den asteko eguaztenean, maiatzaren 26an, sariak ematen diren lehen edizioan.

Zuazuak esker onez jaso zuen garaikurra eta hitzaldi laburra eskaini zuen. “Zientzia karrera zirraragarria da eta baita matematikak ere, guztiaren erdigunean daudelako, ostadarra direlako; eta hor egotea, ni bezala, ohorea da”, aipatu zuenez. “Talentua zoriz banatzen da arlo eta genero guztietan. Indurain bat izan genuen, zaila da bi, hiru edo lau egotea. Horregatik da garrantzitsua eskola sortzea eta hezitzea. Horregatik, gaur egun, ikerkuntza eta unibertsitatea oso lotuta daude”, gehitu zuen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »