Erabilitako bizikleta azoka eta konpontzeko tailerra egingo dira zapatu goizean Untzagan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Erabilitako bizikleta azoka eta konpontzeko tailerra egingo dira zapatu goizean Untzagan
ETA KITTO 2020, Ira 18

Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginik, Udaleko Ingurumen Sailak hainbat jarduera antolatu ditu eta horien berri eman zuen barixakuan Jon Iraola Ingurumen saileko zinegotziak. Aste honetan Nordic Walking hastapen-ikastaroa egin da eta, horrez gain, 8 kilometroko bi ibilaldi antolatu dituzte (bihar 10:00etan Untzagatik abiatuko da lehena). Parte hartzeko aurretik izena eman behar da, 943 708408 telefonora deituta edo ingurumena@eibar.eus helbidera idatzita. Horrez gain, bihar, 10:30etik 14:00etara, erabilitako bizikleta eta patineteak saltzeko azoka egingo da Untzagan eta bizikletak konpontzeko doako tailerra eskainiko dute. Eta bihar Autorik Gabeko Eguna ere izango denez, Udalbus zerbitzua doakoa izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »