Astelehen eta ostegun bitartean egingo dira PCR probak Ermuko Arizmendi pilotalekuan

Astelehen eta ostegun bitartean egingo dira PCR probak Ermuko Arizmendi pilotalekuan
2020/10/23 eta kitto!
Osasun Sailak jakitera eman duetenez, urriaren 26tik (astelehena) 29ra arte (osteguna) egingo zaizkie PCR probak Ermuko eta Mallabiko 13 eta 40 urte bitarteko biztanleei.

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta 13-40 urte bitarteko biztanle-taldeari PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 PCR probak ateratzeko azpiegitura Ermuako Arizmendi pilotalekuan jarriko da, datorren astelehenetik ostegunera arte, eta ordutegia honako hau izango da:

Astelehen, astearte eta asteazkenean: 13:00-20:00
Ostegunean (beharrezkoa balitz): 13:00-20:00

Horretarako, ALDEZ AURRETIK ESKATU BEHAR DA HITZORDUA telefonoz deituta: 943 03 26 44. Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

Hitzorduak ematen bihartik, larunbata, 09:00etatik aurrera hasiko dira. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko esta osasun-zentroa deitzeko.