Osasun Sailak eguerdian argitaratutako datuen arabera, Debabarrena eskualde osoan bi positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan, bat Eibarren eta 2 Mendaron. Beste herrietan ez dituzte kasu berririk zenbatu.
Atzo, 6.721 PCR proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 287 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 26 Araban, 169 Bizkaian, 86 en Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 60 pertsona ZIUn daude.