Espainiako Gobernuak Maia Usobiaga indultatu du

Espainiako Gobernuak Maia Usobiaga indultatu du
2022/04/19 eta kitto!
Iruñean bizi den Maia Usobiaga eibartarrak Espainiako Gobernuaren indultua jaso du. “Kondenatuaren egoera kontuan hartuta, eta espedientean agertzen den informazioaren arabera, justizia eta ekitate arrazoiak daude”, erabakia hartu dutenen arabera.

Usobiagak 23 hilabetez egunero zortzi euro ordaintzeko, hamar urteko inhabilitazioa eta hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra jaso zuen, Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain bezala lan egiten zuenean bere bikote ohiaren historial klinikoa zelatatzeagatik, bikote ohiaren baimenik gabe eta asistentziarako lotura barik.