…eta kitto! Euskara Elkartearen neurriak koronabirusaren aurrean

…eta kitto! Euskara Elkartearen neurriak koronabirusaren aurrean
ETA KITTO 2020, Mar 13

…eta kitto! Euskara Elkarteko langileok hainbat neurri adostu ditugu koronabirusa hedatzea saihesteko. Zentzu horretan, eta barne funtzionamenduan hainbat jokabide adosteaz gain, … eta kitto!-ko langileak ez diren beste pertsonekin ahalik eta zuzeneko kontaktu gutxien edukitzea da gure helburua.

 

NEURRIAK

– Aldizkariko ‘Merkekitto!’ atalerako iragarkirik ez dugu hartuko apirilaren 14ra arte.

Eskelak eta zorion-agurrak e-mailez (publizitatea@etakitto.eus) edo WhatsAppez 656704387 eta 605711422 telefonoetan jasoko ditugu.

– Oso beharrezkoa ez bada, gure bulegora ez etortzea gomendatzen dugu, eta harremana telefonoz edo e-mailez egitea: 943 20 67 76 – 943 20 09 18 – 603 598 285 / aldizkarirako erredakzioa@etakitto.eus, komunikabideak@etakitto.eus eta publizitatea@etakitto.eus, eta elkarterako elkartea@etakitto.eus

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »