Eusko Jaurlaritzak eta banatzaileek erosketak "arduraz" egiteko eskatu dute

Eusko Jaurlaritzak eta banatzaileek erosketak "arduraz" egiteko eskatu dute
2020/03/16 10:30
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzak eta banatzaileek erosketak "arduraz" egiteko eskatu dute. Elikagaiak ez direla faltako berretsi dute. Egun hauetan "neurrigabeko kontsumoa" gertatu dela ohartarazi dute, "salbuespen egoera batek bultzatuta" baina jendarteari "kontsumo arduratsua" egiteko eskatu diote, eta elikagai dendetara "proportzioan erostera" joateko.

Erosketak egiteko protokoloak martxan jarri dituzte supermerkatu eta denda txikietan, beharretara ahalik eta ondoen egokitzeko eta agintarien gomendioak eta jarraibideak betez.

Osasun agintariek erosketak egitean eskularruak erabiltzea eta beste prebentzio-neurri batzuk hartzea zeinen garrantzitsua den ohartarazi dute. Hori dela eta, saltoki askotan  jendearen artean eskularruak banatzen dihardute. Aldi berean,  pertsonen artean zentzuzko tarte bat mantentzeko osasun-agintariek emandako gomendioa  jarraitzeko azpimarratzen dute, "ezin gara elkarren gainean egon".

Zenbait lekutan establezimenduetara sartu ahal den pertsona kopurua mugatu da eta, beraz, ilarak ikusten ari dira kalean.