Ez da koronabirus kasu berririk atzeman Debabarrenean

Ez da koronabirus kasu berririk atzeman Debabarrenean
2020/05/10 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, ez da koronabirus kasu berririk atzeman Debabarrenean.

Grafikoan adierazten den bezala, 2 izan dira aste honetan atzemandako kasuak Eibarren.

Debabarrenean 463 kasu daude gaur egun eta aste honetan atzemandakoak 12 izan dira. Horietatik bina Eibarren, Ermuan, Deba eta Mutrikun eta bana Elgoibar, Soraluze, Mallabia eta Mendaron.

 

Ospitaleratuei dagokionean, gaur 25 lagun daude Debabarreneko Ospitaletan, horietatik 6 Mendaron (atzo baino 3 gutxiago) eta 19 Eibarren (atzo baino 4 gutxiago).

Datuak argitaratzen hasi zenetik  ospitaleratu kopururik bajuena da gaurkoa.

mautzak 9 ospitaleak web ona