Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko dira Eibarren eta eskualdeko beste herrietan ostiralean eta datorren astelehenean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko dira Eibarren eta eskualdeko beste herrietan ostiralean eta datorren astelehenean
ETA KITTO 2022, Urt 12

Amaitu dira gabonetako ospakizunak eta herritar askok apaingarriak zakarretara botatzen dituzte data hauetan. Horregatik, Debabarreneko Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko ditu Eibarren eta Debabarrena eskualdeko herri guztietan ostiralean (urtarrilak 14),  eta datorren astelehenean (urtarrilak 17). Izei naturalak bakarrik jasoko dira, hau da, plastikozkoak edo beste material batzuetakoak ez dira bilduko

Edukiontzien ondoan utzi beharko dira 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta aurrez 943 700 799 telefonora deitu beharko da abisua eman eta Mankomunitateak bilketaren plangintza osatu ahal izateko. “Gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu. Horregatik, bildutako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtuko dira”, azaldu dute Mankomunitatetik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »