Gauerditik 06:00etara galarazita egongo da bizikideak ez diren pertsonekin kalean egotea

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Gauerditik 06:00etara galarazita egongo da bizikideak ez diren pertsonekin kalean egotea
ETA KITTO 2021, Uzt 14

LABI instituzionalak bizikideak ez diren pertsonen topaketak kalean 00:00etatik 06:00etara galaraztea erabaki du gaur arratsaldean. Neurri horrekin parkeetan, plazetan eta bestelako eremu publikoetan ematen diren jende pilaketak saihestu nahi ditu. Hala ere, pertsonen zirkulazioa ez dago debekatuta eta, beraz, posible izango da ordu horietan eremu horietatik igarotzea. Neurria uztailaren 16an, barixakuan, sartuko da indarrean.

LABIk goizean egin du bilera eta orain arteko neurriei eusteko erabakia hartzeaz gain, beste bi onartzeko erabakia hartu du, botilioiak eta festak saihesteko asmoz. Dekretuaren arabera, udalen edo horretarako eskumena duten erakundeen ardura izango da gauerditik aurrera jendea pilatzea galarazita egongo den eremuak zeintzuk diren zehaztea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »