Arrate bezperako istiluetan hiru lagun atxilotu zituztela eta, “gertatutakoa gaitzetsi eta atxilotutako gazteei elkartasuna adierazteko” kontzentrazioa egingo da gaur, 19:00etan Untzagan, Gazte Koordinadora Sozialistak deituta. Gazte erakundeak salatu duenez, “COVID-19aren agerpenaz geroztik hartutako neurriak gizarte eredu autoritarioago baterako pausuak izaten ari dira. Eskubide eta askatasunen murrizketa sistematikoa, sektore zaurgarrienekiko kriminalizazioa, estatu poliziala eta pobreziaren orokortzea egunerokotasunean pairatzen ditugun fenomenoak dira. Panorama honetan, poliziaren papela funtsezkoa da. Kontrol arbitrario eta masiboak, identifikazioak zein atxiloketak inpunitate osoz burutzen dituzte”.
Egoera honen aurrean, gertatzen ari dena salatzeaz haratago, “antolakuntza komunistaren beharra” azpimarratu eta “borrokarako deia” egin nahi dute .
#gazte#sozialistaDebabarrenaelkarretaratzekontzentraziokoordinadoraprotesta
Gaiarekin zerikusia duten albisteak