Gerra Zibila amaitu ondoren Eibarko espetxean atxilotuta geratu zirenen izenak argitaratu dituzte

Gerra Zibila amaitu ondoren Eibarko espetxean atxilotuta geratu zirenen izenak argitaratu dituzte
2022/04/25 eta kitto!
1939ko apiriletik irailera bitartean, Eibarko behin-behineko espetxean 368 lagun zeuden preso, horietatik 91 emakumeak, eta Udal Artxiboak argitara eman ditu euren izenak.

Gerra Zibilak triskantza eta hondamendia laga zituen Eibarren, batez ere 1937ko apirilaren 24ko eta 25eko bonbardaketen ondoren. Gero, errepresioa iritsi zen eta, horrekin batera, espetxeratzeak. Orain, 1939ko Kontu Korrontearen dokumentu bati esker, apiriletik irailera bitartean Eibarko behin-behineko espetxean preso zeuden pertsonen izen guztiak ezagutu ahal izan ditugu.

HEMEN zerrenda.