Momentu honetan Eibarko biztanle guztiak Urkuluko ura jasotzen ari direla esan du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak

Momentu honetan Eibarko biztanle guztiak Urkuluko ura jasotzen ari direla esan du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak
2020/02/14 eta kitto!
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak komunikatu baten bitartez adierazi duenez, "otsailaren 10etik Eibarko ur guztia Urkulutik hartzea erabaki zen (normalean Eibarko uraren %70 Urkulutik hartzen da eta %30 Aixolatik)".

Iñigo Elosegi Gipuzkoako Ur Kontsortzioko zuzendariak azaldu duenez, "Aixolako urtegitik kilometro bat baino gehiagora dago Zaldibarko zabortegia, lerro zuzenean, eta beste kontu isurtzaile batean; beraz, ez dio inolako eraginik eragin pilatutako urari". Hala ere," hondakinak makineria astunarekin kentzeko lanek Aixolako uraren kondukzioan (hoditerian) eragina izan zezaketelakoan", Eibarrera iristen den ur guztia Urkuluko urtegitik hartzea erabaki zen.

Komunikatuan argi utzi nahi izan dute Aixolako uraren kalitatea ona dela, baina neurri hau "ura gidatzean gerta daitezkeen hausturei aurre egiteko bermea dela".

Aixola Aixolako urtegia (Argazkia: Periko Iriondo)