Gipuzkoako zaharren egoitzetan 153 heriotza eman dira eta 189 lagun sendatu dira

Gipuzkoako zaharren egoitzetan 153 heriotza eman dira eta 189 lagun sendatu dira
2020/04/25 23:36
eta kitto!
Azken datuen arabera, Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako balantzean, 23 lagunek gehiagok gainditu dute Covid-19a, lau hil dira eta seik eman dute positibo. Beraz, 5.425 pertsona artatzen diren 65 zentroko saretik, 189 lagun sendatu dira, 153 heriotza eman dira eta 202k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin. Beste alde batetik, 15era jaitsi da kasu positiboren bat duten egoitzen kopurua, 65 zentroko egoitza saretik, Hondarribiko Caser Residencial Betharram egoitzan positibo zuen azken pertsona sendatu ondoren.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Azken orduetan mediku alta jaso duten lagunak bizi dira Eibarko San Andres egoitzan (10), Arrasateko Iturbiden (5), Tolosako Iurreamendin (2), Zarauzko Santa Anan (2) eta Caser Residencial Betharramen (1). Aldiz, azken heriotzak eman dira GSR Aretxabaleta egoitzan, Donostiako La Pazen, Eibarko Egogainen eta Ordiziako San Josen. 32 lagun daude Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta eta 35 ospitalean.