Hamar koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Hamar koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/20 eta kitto!
Atzo hamar koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren. Bestetik, eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren sei kasu atzeman zituzten, Deban hiru, eta Mendaron eta Mutrikun bina kasu. Horrela, guztira 23 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 11.944 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.314 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 139 Araban, 694 Bizkaian eta 440 Gipuzkoan eta 41 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 44 pertsona ZIUn daude.