Hamazazpi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Hamazazpi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Uzt 21

Atzo 17 koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino zazpi gehiago, eta intzidentzia-tasa 509,57koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren sei kasu atzeman zituzten; Deban lau; Ermuan bi, Mendaron eta Mutrikun bina kasu; eta Soraluzen kasu bakarra. Horrela, guztira 34 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 12.754 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.583 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 189 Araban, 873 Bizkaian eta 481 Gipuzkoan eta 40 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 49 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 45 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, uztailaren 12tik 18ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta lau hildako egon direla.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »