Herriko trafikoan aldaketak egongo dira egoera berriaren aurrean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Herriko trafikoan aldaketak egongo dira egoera berriaren aurrean
ETA KITTO 2020, Mar 16

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hainbat aldaketa erabaki ditu herriko trafikoari dagokionez, koronabirusari aurre egiteko martxan jarri den alarma egoeraren ondorioz sortutako egoeraren aurrean. Batetik, TAO sistema bertan behera geratuko da. Eta bestetik, Toribio Etxebarria kalea lanegun arratsaldetan (15:00etatik aurrera) ez da oinezkoentzako izango, eta asteburuetan ibilgailuen trafikoari ixten zaizkion hiriguneko kaleak normaltasunez mantenduko dira irekita.

Beste alde batetik, adinagatik edo etxetik kanpo gestioak egitea uzten ez dien egoeran egoteagatik kalera atera ezin diren pertsonak artatu ahal izateko protokoloa artikulatzen dihardu Udala. Horretarako, Gurutze Gorriko arduradunekin bilerak egingo dituzte, lanak koordinatzeko asmoz. Era berean, kontuan hartuko dituzte azken egunetan Udalera iritsi diren boluntarioen eskaintzak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »