Hezkuntza Sailak adierazi du ikastetxeetan ez dela maskara erabili behar izango

Hezkuntza Sailak adierazi du ikastetxeetan ez dela maskara erabili behar izango
ETA KITTO 2022, Api 21

Astelehenean pandemia aurreko normaltasunera itzuliko dira herriko ikastetxeak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur adierazi duenez, geletan ez da maskararik erabili behar izango eta COVID-19ari aurre egiteko beste neurriak ere bertan behera geratuko dira. Horrela, maskararen erabilera ez da derrigorrezkoa izango eta, gainera, irakasleei ez zaie erabiltzea gomendatuko ere.

EAEko ikastetxeetako osasun protokoloaren azken aktualizazioaren arabera, eskoletako autobus zerbitzuetan bakarrik erabili behar izango da maskara, sei urtetik gorako pertsonen kasuan. Gainera, burbuila-taldeak bertan behera lagako dituzte, bai eskolan bai eskolaz kanpoko jardueretan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »