Hilabetez egongo da itxita Errekatxu eta Arane bitarteko errepidea

2019/01/29 eta kitto!
Azken egunetako euriak eraginda, atzo, astelehena (04:45k aldera),  lur-jausia egon zen Aranen.  Lurra eta harri ugari erori ziren errepide gainera, eta ordutik moztuta dago Errekatxu eta Urtzaile elkartzen dituen bidea.  Udaltzaingotik aurreratu dutenez, hilabete beharko da arazoa konpontzeko. Mendi-hegal horretan aurretik ere gertatu dira lur-jausiak. 2018ko apirilean sare bat jarri behar izan zuen enpresa espezializatu batek. Astelehenean gertatukoa ikusita,  berriro ere neurriak hartu beharko dira leku horretan lur-jausiak ekiditzeko.

Arane 2

Arane 3