Hirigune barruko zuhaitz bereziak ezagutzeko ibilbide birtualak sortu ditu Geoparkeak

Hirigune barruko zuhaitz bereziak ezagutzeko ibilbide birtualak sortu ditu Geoparkeak
2020/05/28 eta kitto!
Europako Geoparkeen Astearen baitan, Deba, Mutriku eta Zumaiako hirigune barruko zuhaitz bereziak ezagutzeko ibilbide birtualak sortu ditu Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Deba, Mutriku eta Zumaian norberak bere kabuz egin ahal izateko moduko ibilbideak dira, 3 bat kilometrokoak, eta helburua herri barruko biodibertsitatea ezagutzera ematea da. Ibilbideak euskeraz daude eta familian, lagun artean edo bakarka egiteko diseinatuta daude.

Azaldutakoaren arabera, “bisita mapa bati jarraituta egingo da eta bertan dago markatuta zuhaitz bereziak non dauden kokatuta. Zuhaitz bakoitzak bere informazio-fitxa dauka, testua, irudia eta audio batez osatuta. Ibilbideak egiteko mapak zuzenean Geoparkearen webgunetik deskargatu daitezke, edota Google Maps aplikazioan ireki”.   

Herri bakoitzerako proposatzen den paseoa bertako Turismo Bulegotik abiatzen da eta 10 bat zuhaitz ezagutzeko aukera ematen du: “Guztira 23 espezietako 28 zuhaitz identifikatzeko aukera izango duzu, besteak beste, lizarra, magnolia, artelatza, hagina, makal beltza edota sekuoia luzea”.

Hiru ibilbideak mapa formatuan daude eskuragarri geoparkea.eus webgunean, aktualitatea atalean: