Hiru gizon atxilotu dituzte lapurreta egiten saiatzeagatik

Hiru gizon atxilotu dituzte lapurreta egiten saiatzeagatik
2021/06/14 eta kitto!
Ertzaintzak 19, 22 eta 42 urteko hiru lagun atxilotu ditu bart gauean, 00:10ak inguruan, Azitain industrialdeko enpresa batean lapurtzen saiatzeagatik. Hiru gizonek aurrekariak dituzte antzeko ekintzengatik eta Eibarko Epaitegira eraman dituzte.