Hiru koronabirus kasu beri atzeman dituzte asteburuan Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Hiru koronabirus kasu beri atzeman dituzte asteburuan Eibarren
ETA KITTO 2021, Eka 28

Azken hiru egunetan (barixakutik domekara) hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 54,60an dago.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren hiru kasu atzeman dituzte, eta Mendaron eta Ermuan kasu bana.

EAEn, atzo, 4.821 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 142 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 22 Araban, 91 Bizkaian eta 92 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 11 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 35 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »