Kamioi batek zazpi txirrindulari kolpatu ditu bariantean

Kamioi batek zazpi txirrindulari kolpatu ditu bariantean
2021/09/30 08:46
eta kitto!
Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez istripu larria gertatu da Eibarko bariantean (N634 errepidean), Amañako tunelaren irteeran, Ermuako norantzan. El Correok emandako informazioaren arabera, kamioi batek zazpi txirrindulari kolpatu ditu, eta Ermuko 70 urteko gizon bat larriki zauritu da eta ospitalera eraman dute helikopteroan. Beste sei lagunek zauri arinak izan dituzte.

El Correoren arabera, Ermuko txirrindulariak Donostiako norantzan zihoazen eta kamioiak kolpatu egin ditu, barianteko bigarren tunelaren irteeran, 09:45ak inguruan.

Argazkia: @boulevardeitb