Andretxeak Jabetze Eskolako ikastaroak jasoko ditu udaberrian eta gaur argitaratu dituzte bertan parte hartuko duten lagunen zerrendak. Zazpi ikastaro izango dira guztira eta hemen ikusi daiteke zeintzuk izan diren onartuak.
Jabetza Eskolatik, ikastaro hauen bitartez emakumeek beren buruaren eta bizitzaren jabe izateko, maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko, elkarrekin ikasteko, beren parte-hartze sozio-politikoa handitzeko eta errealitatea genero ikuspegi batetik aztertzeko tresnak eskaintzen dituzte.