Jabetzea bultzatzeko erderazko klaseak emango dira Andretxean irailean

Jabetzea bultzatzeko erderazko klaseak emango dira Andretxean irailean
2018/07/02 eta kitto!
Andretxeatik adierazi dutenez,  irailean "Empalabramiento" Jabetzea bultzatzeko erdarazko klaseak hasiko dira. Izena emateko epea gaur hasiko da eta uztailaren  26ra arte egongo da zabalik Andretxean. Doakoa eta emakumeei zuzendutako jarduera da. Lehen saioa irailaren 11an izango da, asteartea, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Andretxean.

Informazio gehiagorako: andretxea@eibar.eus  / Tfnoa: 943 70 08 28