Jende aurrean hitz egiteko tailer berria Andretxeako Jabetze Eskolan

2016/03/18 14:24
eta kitto!
Zabalik dago Andretxean egingo den "Jende aurrean hitz egiteko" tailerrrean izena emateko epea. Izen-ematea apirilaren 1era arte izango da Pegoran. 

Tailer honetan komunikazio-prozesua zertan datzan ikasiko dugu, zein diren gure beldurrak eta segurtasun-gabeziak eta haiei nola aurre egin, teknikak eta jendaurrean hitz egiteko ohitura lortzeko. Komunikatzaile aparta bihurtuko zara!

IRAKASLEA: Miriam Ocio

DATAK: apirilak 14 eta 21; maiatzak 5, 12, 19 eta 26; ekainak 2, 9 eta 16, OSTEGUNAK

ORDUTEGIA: 18:00 - 20:00

NON: Andretxean

Informazio gehiagorako, deitu edo idatzi lasai: andretxea@gmail.com // 943 70 08 28