Joan den astean baino 17 koronabirus kasu berri gutxiago atzeman dituzte Debabarrenean

Joan den astean baino 17 koronabirus kasu berri gutxiago atzeman dituzte Debabarrenean
2021/10/25 14:52
eta kitto!
Azken zazpi egunetan 14 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren (120,11ko intzidentzia-tasarekin), hiru Mutrikun (188,18), bina kasu Ermuan (24,97) eta Deban (36,68), eta bakarra Elgoibarren (103,99). Mallabian, Mendaron eta Soraluzen, ostera, ez da kasu berririk egon eta intzidentzia-tasa 0,00koa da herri hauetan. Beraz, guztira 22 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 927 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 76,10ekoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,06koa. Bestalde, 81 lagun ospitaleratu dituzte, 24 dira ZIUn daudenak eta 15 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz.