Jon Maiak "Extremaduratik euskarara berak egindako ibilbidea" azalduko du bihar Eibarren

Jon Maiak "Extremaduratik euskarara berak egindako ibilbidea" azalduko du bihar Eibarren
2023/03/13 eta kitto!
Eibarko Helduen Eskolak (EPA) ekitaldi berezi bat antolatu du biharko, martxoak 14. Bertako euskara sailetik adierazi digutenez, "Jon Maia Soriak Extremaduratik euskarara berak egindako ibilbidea azalduko digu". Saioa Armeria Eskolan izango da, 11:00etan. Gaztelaniaz emango du hitzaldia Maiak, euskara ere tartekaiuz.

Ekitaldi honetara Eibarko Helduen Eskolako irakasle eta ikasleak joango dira, baina ekitaldi irekia da edonorentzat. Beraz Helduen Eskolatik herritar guztiak animatu nahi dituzte bihar Armeria Eskolara bertaratzeko.

Jon Maia Soria (Urretxu, Gipuzkoa, 1972ko ekainaren 25a) bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, itzultzailea eta dokumentalgilea da. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta Zumaian (Gipuzkoa) du bizilekua.

Bertsolari moduan, 4 aldiz iritsi da Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren finalera, azkena 2009an. Halaber, irakasle lanetan dabil edo ibili da hainbat tokitan, baita euskara irakasle ere.

Albaola Itsas Kultur Erakundeko komunikazio arduraduna da. Aipatzekoa da dokumentalen artean Quebecera egindako bidaia kontatzen duena, elkarte horrekin egindakoa ("Apaizac Obeto"). Baita "Gazta zati bat" lana ere, 'Gure Esku Dago' mugimenduaren aitzindaria izan zen 'Nazioen Mundua'-ren lana islatzen duena.