Kalean Ehuntzeko Egunaren harira aldarrikapen feminista kalera aterako dute bihar

Kalean Ehuntzeko Egunaren harira aldarrikapen feminista kalera aterako dute bihar
2022/06/10 eta kitto!
Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna dela eta, bihar (zapatua), 10:00etatik 13:00era bitartean anbulatorio pareko parkean egingo den ekitaldiarekin bat egitera animatu nahi dituzte herritarrak. “Kaleak gureak dira” goiburuari jarraituta, goiza bertan emango dute, ehuntzen (hala ere, parte hartzeko ez da beharrezkoa ehuntzen jakitea). Helburuak “ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresna bihurtzea, eremu publikora ateratzea eta, auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko, harreman afektiboei balioa ematea” dira. 20 erakunde baino gehiagok egin dute bat ekimenarekin, Euskadiko zazpi puntutan. Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, “Indarkeria Sexistaren Aurkako Mataxak” elkartetik #puntuetakitto mugimendua indartu nahi izan dute.