Kirola egiteko herritik ateratzea baimendu dute

Kirola egiteko herritik ateratzea baimendu dute
ETA KITTO 2020, Mai 10

Azkenik posible izango da herritik kirola egitera irtetea. Zehazki, eta Eusko Jaurlaritzak lantzen diharduen zirriborroak zehazten duenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrak korrika, bizikletaz edo mendira joan ahal izango dira ondoko udalerrira, betiere ibilbidea bizi den udalerrian hasten bada.

Aipatutakoa ez da izan mugikortasunari eragin dion aldaketa bakarra. Aurreratutakoaren arabera, paseatzeko ezarrita zegoen kilometro bateko muga indargabetuko da. Gainera, etxe berean bizi diren lagun guztiek batera ateratzeko aukera izango dute.

Paseatzeko eta kirola egiteko ordutegiek berdin jarraituko dute: 6:00etatik 10:00etara, eta 20:00etatik 23:00etara, helduen kasuan; 10:00etatik 12:00etara, eta 19:00etatik 20:00etara, mendekotasunen bat dutenentzat eta 70 urtetik gorakoentzat; eta 12:00etatik 19:00etara, 14 urtetik beherako haurrentzat. Azken horiek gehienez ordubete izango dute kalean egoteko, orain arte bezala.

Ordutegirik izango ez dutenak jarduera sozioekonomikoak dira. Dendek eta tabernek 6:00etatik 23:00etara irekitzeko baimena izango dute. Bigarrenen kasuan, edozein ordutan izango dute herritarrek terrazetan egoteko aukera, denbora mugarik gabe.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »