Koronabirus kasu bakarra atzeman dute Eibarren

Koronabirus kasu bakarra atzeman dute Eibarren
2021/09/22 10:37
eta kitto!
Atzo koronabirus kasu bakarra atzeman zuten Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 120,11koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun bi kasu atzeman zituzten, eta Soraluzen eta Elgoibarren kasu bana. Horrela, guztira bost kasu atzeman zituzten Debabarrenean.

EAEn, atzo, 6.815 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 130 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 26 Araban, 63 Bizkaian eta 40 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 49 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, irailaren 13tik 19ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta  21 hildako egon direla.