Koronabirus kasu berri gabe Eibarren, berriz ere

Koronabirus kasu berri gabe Eibarren, berriz ere
2021/10/01 eta kitto!
Atzo ere ez zuten koronabirus kasurik atzeman Eibarren (sei egunetan kasu bakarra atzeman dute) eta herriko intzidentzia-tasa 54,60ra jaitsi da.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun beste bi kasu berri atzeman dituzte eta Soraluzen kasu bakarra.

EAEn, atzo, 5.428 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 105 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 10 Araban, 50 Bizkaian eta 43 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 37 pertsona ZIUn daude.