Atzo ez zuten koronabirus kasurik atzeman Eibarren (bost egunetan kasu bakarra atzeman dute) eta herriko intzidentzia-tasa 65,52ra jaitsi da.
Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun bakarrik atzeman dituzte bi kasu berri.
EAEn, atzo, 6.614 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 95 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 16 Araban, 49 Bizkaian eta 29 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 17 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 37 pertsona ZIUn daude.