Koronabirus kasu berririk ez Eibarren

Koronabirus kasu berririk ez Eibarren
2021/05/14 eta kitto!
Atzo ez zuten koronabirus kasu positiborik atzeman Eibarren, aspaldiko partez, eta intzidentzia-tasa 283,90an dago.

Eskualdeko beste herriei begira, Deban bakarrik atzeman dute positibo bakarra. Bestalde, Gipuzkoa  eremu gorritik irten da 382,26ko intzidentzia-tasarekin.

Atzo EAEn 8.473 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 393 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 32 Araban, 245 Bizkaian, 111 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 148 pertsona ZIUn daude.