Koronabirus kasu berririk gabe Eibarren

Koronabirus kasu berririk gabe Eibarren
2021/05/27 eta kitto!
Atzo ez zuten koronabirus kasurik atzeman Eibarren eta intzidentzia-tasa 72,80an dago orain.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan bakarrik atzeman dituzte koronabirus kasu berriak, lau hain zuzen ere.

EAEn, atzo, 8.286 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 363 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 46 Araban, 194 Bizkaian eta 117 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 107 pertsona ZIUn daude.